Gurekin ospatu ditzakezun ekitaldiak

HIKA Txakolindegiaren historia, arkitektura-estilo aipagarria eta kokapen ezinhobea direla eta (Donostiatik 20 minutura eta errepide nagusiekin lotura zuzena) zuen ekitaldia ospatzeko aukera moldagarri ugari eskaini ahal dugu.

 EZKONTZAK

 FAMILIA BILKURAK

 PRODUKTUEN AURKEZPENAK

 EKITALDI KORPORATIBOAK

 ENPRESA BILERAK

 BESTELAKO EKITALDIAK

Upategiko gela eta gune desberdinak zeremonia, jardunaldi, kontzertu, erakusketa, dastaketa edota bestelako ekitaldiak antolatzeko moldatzen dira. Txakolindegian kanpoaldeko guneak eta mahastiak inguratzen dituzten lorategiak zuen ekitaldi edota ospakizuna ahaztezinak bihurtzen dituen eszenatoki paregabea dira.

Zalantzarik gabe, eskaintza desberdindua eta berritzailea da; ekitaldiak ospatzeko gune zein aisialdi eta entretenimendu aukera zabala luzatzen dizuegu.

Gure instalakuntzak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, HIKA Txakolindegiko ateak zabalik dituzue.

 

Informazio eskaera egin

Zure ekitaldia HIKA txakolindegian ospatzeko informazio eskaera egin.

+34 943 14 27 09 

reservas@hikatxakolina.com

InFORMAZIOA ESKATU