Edukira zuzenean joan

HIKA Txakolina upategi sortu berria da, eta, han, pasio eta gogo biziaren bidez, lagunartean gozatzeko txakolina esklusibo, moderno eta elegantea sortu da.

BODEGA

Prozesu osoa, mahastitik botilaratzera arte, kalitate handiena lortzeko eginda dago, bezero eta kontsumitzaileei  HIKA txakolinaren bidez esperientzia errepikaezinak eta zirraragarriak eskaini ahal izateko. Haren finka zoragarrian, funtsezkoa da mahastiaren zainketa; izan ere, hango ardoak beren ekoizte-lurraren isla dira.  

Zalantza izpirik gabe, ardo hori dastatzean agerian gelditzen da Euskal Herriko nortasuna eta Getariako Txakolina sor-marka.

  • 7 ha-ko mahastia, besorako sisteman kokatua.
  • 1 ha lorategia.
  • 1000m2 upategia.
  • 500m2 terraza.
  • 600maskotariko guneak (dastatze eta kata gunea).

Ingurumena errespetatuz eta harekin bat eginez lan egiten da mahastegian; hau da, herbizidak erabiltzea saihesten da eta lan ekologikoa egiten da. Mahats-bilketa eskuz eta 15-20 kg-ko kaxetan burutzen da mahatsen kalitatea ahalik eta gehien mantendu dadin.

Upategia puntako teknologiaz hornituta dago kalitate altueneko txakolina lortzeko.

Oresteo

ORESTEO SISTEMA

OresteO lan-sistemak hartzidura alkoholikoan zehar sortutako CO2-a berreskuratu eta kudeatzeko teknologian oinarritzen da. 

Bucher Inertys

BUCHER INERTYS PRENTSA

Atmosfera geldoan burututako prentsa sistema. Prentsaketa hasieratik muztioen ontzi-aldaketara arte, muztioen oxidazioa ekiditen da. Honekin ezaugarri guztien mantentzea lortzen da. Fruta-gustuko ardoa, gorputz gehiagokoa eta azidotasun gutxiagokoa.